Eguzkienea, beraz, Brues enpresak jarritako izena da, baina gerta daiteke herritarrak izen hori erabiltzen hasi eta ohikoa bihurtzea. Hori baino lehenago, baina, Beroako etxebizitzei zein izen jarri erabaki beharko dute zinegotziek osoko bilkuran. Duela urte batzuk, Ilargi lantegia zegoen orubean etxeak egin, eta Ilargi Plaza izena jarri zioten kaleari. Ikusi egin behar, oraingo honetan ere lantegiaren izena hartzen ote duten irizpide gisa, edo toponimiara jotzen duten.