Aretxabaletarrak bikain Euskadiko Trialsin Txapelketan

Aretxagazeta 2004ko urriaren 18a

Atzo, domeka, bukatu zen Euskadiko Trialsin Txapelketa Oiartzunen, eta lehiaketan parte hartu zuten sei aretxabaletarrek maila bikaina erakutsi zuten. Azpimarratzekoa Markel Uriartek egindako lana, lehenengo sailkatu baitzen infantilen mailan.

Nagore Uriarte, Markelen arreba, berriz, hirugarren sailkatu zen nesketan. Aitor eta Itziar Murua anai-arrebek, hasiberrietan parte hartu zuten, eta Aitor bigarren geratu zen. Hirugarren bestalde, Unai Zunzunegi. Unai Mendikute aretxabaletarrak, infantil mailan esku hartu zuen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak