Hausnarketa saioa izan zen lehengo egunekoa, baina segituan igerilkuaren gaia jarri zuten mahai gainean. Gehienek zioten, herriak behar duela igerileku dezente bat, baina kontua litzateke zelakoa behar duen izan: udan eta neguan erabiltzeko modukoa? udarako bakarrik eta ondoren neguan estali eta beste zerbaiterako erabili? Izan zen Urkulu inguruan igerilekua egitea proposatu zuenik ere. Bestalde, kantxek eta frontoiak bakoitzak bere aldetik joan behar duten ere eztabaidatu zen. Beste kontu batzuk ere mahai gainean jarri zituzten gerturatutakoek. Hala nola, bailaran ez dagoen kirol eskaintzaren bat egin behar dela herrian. Hilaren bukaeran beste bilera bat egingo da.