Su Ta Gar taldearekin batera joko dute "The Ruder" eta "Zona Catastrofica" taldeek. Biak hala biak Kurtzebarri eskolako gazteekin osatutako taldeak dira, eta oso pozik jaso omen dute Eibarko talde mitikoarekin batera jotzeko aukera. Pozik, baina urduri ere badira. "Bagoaz aurrera" leloarekin ospatuko dituzte ekitaldiak urriaren 23an. Kurtzebarri BHIren eraikina Herriko Plazan dago, eta 2003ko otsailean hasi ziren, eskola jasoko zuen eraikina berritzeko lanak. Kurtzebarri BHIn ikasten dute Aretxabaleta, Eskoriatza eta Leintz-Gatzagako ikasleek.