Urkulurako dituen asmoen berri emango du Udalak eguenean

Maria Agirre 2004ko urriaren 4a

Datorren eguenean, urriaren 7an, 19:30ean, bilera informatiboa izango da Udaletxe zaharrean. Urkulurako dituen asmoen berri emango dute Joxe Anjel Antxia, Udaleko ingurugiro saileko batzordeburuak, eta Josemari Segovia, hirigintzako teknikariak. Herritar guztiak daude gonbidatuta.

Urkulu berreskuratzeko proiektua onartu berri du Udalak, eta orain, jendaurrean azalduko dute Urkulurako zein asmo dituzten. Koruetatik aurrera dagoen bidezatia konpondu nahi dela eta, asfaltatu egingo dute. Seguruen piboteak jarriko dituzte edonor ez dadin bertatik autoz pasa. Aretxabaletar guztiak daude bilerara deituta, eta bereziki Urkulu inguruan bizi direnak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak