Urkulun aparkalekuak egin eta falta den zatia asfaltatu egingo dute

Maria Agirre 2004ko ira. 29a, 11:37
Bukatu da Urkulura joan, eta nahi dugun lekuan autoa uztea. Udalak urtegiaren ingurua antolatu nahi du autoentzat eta oinezkoentzat. Era horretan, urtegian bertan 166 autorendako aparkalekuak egingo dituzte, eta Koruetatik aurrera dagoen zatia asfaltatu egingo dute. Seguruen piboteak jarriko dituzte, Koruetatik aurrera ez dadin edonor autoz joan, bakarrik bertan bizi direnek izango lukete aukera.

Atzo, martitzena, ez ohiko osoko bilkura egin zen Aretxabaletan. Urkulurako aurreikusitako lanak aurten egiten badira, Diputazioak dirulaguntza emango duela eta, Arritxu Oliden alkateak osoko bilkura deitu zuen. Alderdiak ados azaldu ziren Urkulurako egin den proiektuarekin, baina Aralarrek onarpena astebete atzeratu eta herritarrei informazioa ematea proposatu zuen. Alkateak, berriz, proiektu lehenbailehen onartzea ezinbestekoa dela esan zuen, bestela Diputazioaren dirulaguntza gabe geratzeko arriskua baitago. 661 mila euroko proiektua da, eta Diputazioak 500 bat mila euro emango dituela uste da. Gainontzekoa, Udalak ordaindu beharko luke.
Autoendako 166 aparkaleku, seinalizazioa, Koruetatik aurrera asfaltoa, eta ingurua apaintzeko eserlekuak eta kirola egiteko kartel argigarriak jarriko dituzte Urkulun, besteak beste. Orain, auzo alkateei azalduko diete proiektua, seguruen piboteak jarriko baitituzte Koruetatik aurrera autoak joan ez daitezen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak