Zein kirol instalakuntza behar ditu herriak?

Maria Agirre 2004ko irailaren 28a

Etorkizuneko kirol instalakuntzak zeintzuk izan behar diren, eta kirol etxe aurrean dagoen zelaiarekin zer egin daitekeen aztertzeko, Udalak bilera deitu du. Urriaren 6an, 18:30ean egingo da bilera udaletxean, eta edonor joan daiteke bertara. Udaleko Kirol Sailak ere dituen asmoen berri emango du bileran.

Ondoren arkitektu batzueri proiektu bat egitea aginduko die Udalak, baina aurrez herritarren nahiak ezagutu nahi dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak