Mendia zen Albertoren beste zaletasunetariko bat, eta horrela, Murrukixo mendi elkarteko bazkide zen. Zapatuan, ikurriña xingola beltzarekin, eta Albertoren argazkia ipini zuten. Bidaiatzea ere oso gustuko zuen atxabaltarrak. Hainbat herrialde bisitatu zituen: Vietnam, Senegal, Kuba, Yemen eta Bali, besteak beste. Joan den abuztuan, berriz, Txinan izan zen.