Tril taldeko kideek Durana kalean jarriko dute txosna, eta kale horretan izango da azoka ekologikoa ere. Herriko Plazan, berriz, artisauak izango dira. Ekintzei dagokienez, zapatua izango da egunik borobilena. Tapia eta Leturiak Arlutz atzealdean eskainiko duten erromeria ere azpimarratzeko modukoa da.
Domekan, berriz, goiz eta arratsaldean kirola eta iluntzean kontzertua izango dira. Aretxabaletako betiko kantuak izenburupean, kontzertua izango da Iturrigorri frontoian abesbatzaren eta musika eskolaren eskutik.