Sai bat dabil teilatuz teilatu

Maria Agirre 2004ko irailaren 14a

Atzodanik sai bat dabil Aretxabaletan. Makina bat etxetako teilatuak bisitatu ditu, eta bien bitartean, herritar batzuk harrituta eta beste batzuk beldurtuta! Basozainak ezin harrapatu ari dira. Gaur, martitzena, Pausoka haurtzaindegiko teilatuan izan da minutu batzuez.

Basozainek diote ez dagoela zaurituta, ondo hegan egiten duela eta beharbada bere kasa alde egingo duela herritik. Gaur, martitzen arratsaldean, Pausokako teilatuan izan da minutu batzuez. Herriko udaltzainak saia nora eureak hara ari dira lanean, ezustekorik egon ez dadin. Saiaren gorabeherak jarraituko ditugu Goiena net-en.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak