San Migel jaiak: Loramendiren egitaraua

Usoa Agirre 2004ko irailaren 14a

Loramendi Euskara Elkarteak prest du aurtengo San Migel jaietako egitaraua. Irailaren 25ean, zapatuan, musika, bertsolariak, herri bazkaria, asto karrera eta beste hainbat ekintza izango dira Aretxabaletan.

Irailaren 25eko egitaraua:

Irailaren 25eko egitaraua:

10:30 Diana txistulariekin.

11:30-13:00 Musika eskolako trikitilariekin kalejira.

12:30 Txalaparta Durana kalean.

13:00 Bixamona kentzeko salda Loramendin eskutik Durana kalien

13.00 Mañukorta, Jokin Labayen eta Manex Agirre bertsolariak Durana kalien.

14:30 Herri bazkaria.

Ondoren asto karrera.

17:00 HALA GERA gaiteroak kalejiran.

18:00 GOLOKA taldearekin umeentzako kale animazioa

Ondoren gaiteroekin kalejira

19:00 TAPIA ETA LETURIA-rekin erromeria Arlutzeko kantxan, bertan euskal dantzak egiteko aukera izango da Patxi Perezek animatuta.

20:30 Larrain dantza Arlutzeko kantxatik irten eta kalean zehar.

21:30 TAPIA ETA LETURIA.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak