Arantzazura erromesaldia egingo dute astelehenean

Mirari Altube Arrese 2004ko irailaren 2a

Erromesaldia egingo dute aretxabaletarrek Arantzazura astelehenean, irailak 6. Batzuk oinez eta beste batzuk autobusetan eta autoetan joango dira.

Ohiturari jarraituz iraileko lehenengo astelehenean Arantzazura hurreratuko dira aretxabaletarrak. Helburua da Amabirjinaren bederatziurrenean parte hartzea. Batzuk oinez joango dira, zinegotziren bat edo beste ere bai, beste batzuk Basotxo Erretiratuen Elkarteak antolatutako autobusetan, eta autoetan ere gerturatuko dira. Meza entzungo dute lehenengo, 12:00etan hain zuzen, eta ostean bazkaltzera geldituko dira gehienak. Udalbatzak Zelai Zabal jatetxean bazkalduko du, eta herritarrek Arantzazuko Hospederian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak