Froga horretara aurkeztu ahal izateko, Batxilergoko bi mailetan lortutako noten batezbestekoa 8,75 puntu edo gehiagokoa izan behar da. Batxilergoan matrikulatutako 1.000 ikasletik bakarrari ematen zaio sari hori.
Unibertsitaterako beka eta hilabeteko bidaia
Bi sari lortu ditu Mikelek. Alde batetik, frogan lortutako nota eta Batxilergoko batezbestekoa 8,75 puntu edo gehiagokoa izateagatik, unibertsitateko ikasketak egiteko beka bat. Bestalde, lortu du ingelesa ikasteko atzerrira bidaia, hilabete baterako. Hurrengo urteko udan egingo du bidaia. Bigarren sari hori lortzeko, aurkeztu diren 250 ikasle ingurutik 18 onenen artean gelditu behar izan du Mikelek.