Udaleko Kultura Sailak uztailaren 13an hasi gura zuen filmak ematen herritarrendako. Pantaila plazako eraikinean kokatzeko, baina, Eusko Jaurlaritzako baimena behar zuen, eta atzeratu egin da hau. Hori horrela, uztailaren 23an hasiko dira, egubakoitza, 22:30ean, eta egubakoitzetan bakarrik emango dituzte. Lehenengo filma Buscando a Nemo izango da. Abuzturako egitaraua oraindik zehazteko daukate.