Euskal Presoak Euskal Herrira astea

Amagoia Lasagabaster 2004ko uzt. 7a, 15:12
Aretxabaletako Euskal Presoak Euskal Herrira plataformak ekitaldiz betetako egitaraua gertatu dute. Uztailaren 12tik 18ra bitartean egingo dute aurtengo Euskal Presoak Euskal Herrira astea.

Aurten ere, Euskal Presoak Euskal Herrira plataformako kideek Euskal Presoak Euskal Herrira astea antolatu dute. Aretxabaletako taldeak, kontzertu, berbaldi eta bideo emanaldiez osaturiko egitaraua gertatu du.

Egitaraua

Uztailak 12, astelehena

  • Prentsaurrekoa 18:30ean.
  • Murala. Dispertsioari Stop. 19:00etan Durana Kalean

Uztailak 13 asteartea

  • Hitzaldia Larraitz Ugarteren eskutik: Amatasuna kartzeletan. 19:00etan, udaletxe zaharrean

Uztailak 14 asteazkena

  • Bideo emanaldia Orly tabernan, 21:30ean. Eskubideak aldakarrituz Europara.

Uztailak 15 osteguna

  • Hitzaldia Manu Azkarateren eskutik: Gaixotasun larriak espetxean. 19:00etan, udaletxe zaharrean.

Uztailak 16 ostirala

  • Kontzertua. Never Surrender taldea Ezkutu tabernan, 22:30ean.

Uztailak 17 larunbata

  • Euskal Presoak Euskal Herrira mendi martxa Kurtzebarrira Murrukixo ME eta Zaraia MTren laguntzarekin. 09:00etan Herriko Plazatik aterata.
  • Herri bazkaria, Mitarte plazan, 14:30ean. Bertsolariak, argazki erakusketako sari banaketak…
  • Arratsaldean batukada Atxabaltako Gazte Ekimenaren Eskutik.
  • Kalejira trikitilariekin Durana kalean 19:30ean.

Uztailak 18 igandea

  • Hitzaldia: Bidasoako Gidariak. Orly tabernan, 22:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak