Sentimendu eta gorputz espresioa lantzeko ikastaroa antolatu dute

Leire Kortabarria 2004ko uztailaren 7a

Atera barruan daukazun haurra izeneko ikastaroa antolatu du Gozatu ekimenak uztailaren 14rako eta 28rako. Helburua da sentimendu eta gorputz espresioa lantzea, jolasen bidez. 18 urtetik gorakoei dago zuzenduta dago ekimen hori.

Bi jardunaldi hauen helburua da jolasen bidez, norberak bere burua hobeto ezagutzea, eta baita ingurukoak ere. Horretarako, hainbat jolas proposatuko ditu Auria Diharce gizarte hezitzaileak.

Ikastaroa uztailaren 14an eta 28an izango da, 18:00etatik 20:00etara. Eguraldi ona badago, Otala Zelaiko hariztian bilduko dira; bestela, Kurtzebarri eskolan. Parte hartzaileek honakoak eraman beharko dituzte: toalla, arropa erosoa eta fularra.

Izenemate epea zabalik dago hilaren 13ra bitartean, martitzena. Horretarako, jo Azkena tabernara. 6 euro da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak