Banatu dituzte hemeretzi etxebizitza sozialak

Mirari Altube Arrese 2004ko eka. 23a, 17:55
Gaur, ekainak 23, egin dute etxebizitza sozialak banatzeko zozketa. 20 egingo dituzte Tubos lantegi alboan, baina horietatik 18 eman dituzte. Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietarako sailburu Javier Madrazok hartu du parte ekitaldian.

Gaur, 12:00etan, zozketatu ditu Eusko Jaurlaritzak Aretxabaletan egingo dituzten etxebizitza sozialak. 24 izen zeuden zerrendan eta horietatik 18k eskuratu dituzte.

Errentan emateko etxeak

Udalak utzitako lurretan eraikiko ditu Eusko Jaurlaritzak etxebizitzok. Errentan emango dituzte, eta 50,63 metro koadrotik 70era bitartekoak izango dira. Txikienaren alokairua 61 eurokoa izango da, eta handienarena 127 eurokoa.

Guztira 19 etxebizitza zozketatu behar zituzten, baina ezinduendako izendatutakoa ez du inork eskatu eta momentuz hutsik uztea erabaki dute. Guraso bakarreko familiarendako bakarrak eskatu zuen eta berari eman diote. 14 izan dira 35 urtez azpiko gazteendako eta beste hirurak gainerako eskaeren artean banatu dituzte.

Hona etxebizitzen jabeen zerrenda:

Guraso bakarreko familiarendako:

  • Ana Carmona Gantxegi

35 urtez azpiko gazteendako:

  • Mauricio Hernandez Lombide
  • Oneida Zubia Ramos
  • Mikel Lopez Esteban
  • Ane Miren Agirre Urkia
  • Beñat Markaide Zubizarreta
  • Miguel Angel de la Torre Salvador
  • Ana Belen Hidalgo Corral
  • Aritz Larrinaga Urzelai
  • Asier Errasti Perez
  • Maria Diaz de Guereñu Fernandez
  • Roberto Egia Ocariz
  • Mireia Ribera Izurrategi
  • Aranzazu Fernandez Gonzalez
  • Estibaliz Uribetxebarria Madinabeitia

Gainerakoendako:

  • Roberto Puerto Nieto
  • Josefa Horrillo Ramos
  • Javier Errasti Legazpia

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak