Etxebizitza sozialak ekainaren 23an zozketatuko dituzte

Amagoia Lasagabaster 2004ko eka. 15a, 14:44
Eusko Jaurlaritzak 20 etxebizitza sozial egingo ditu gaur egun Kaminerokua baserria dagoen lekuan, Bedarretako San Migel auzoan. Lanak noiz hasiko diren oraindik zehazteko dago. Edonola ere, etxebizitza horiek ekainaren 23an zozketatuko dituzte, 12:00etan, udaletxeko ganbaran.

San Juan bezperan, hau da, ekainaren 23an zozketatuko dituzte etxebizitza sozialak. Besteak beste, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietarako sailburu Javier Madrazok esku hartuko du ekitaldian. Berarekin batera, etxebizitza sozialetako bat eskuratzeko aukera duten herritarrak izango dira.

Oraindik, itxi barik dago zozketan parte hartuko dutenen zerrenda. Edonola ere, behin behineko zerrendan, hau da alegazioak egin aurretiko zerrendan, 23 lagun zeuden.

Etxebizitzak berriz, 20 izango dira. 19 zotz egiteko eta bat Eusko Jaurlaritzarendako. Etxebizitza sozialak, guraso bakarreko familien, ezinduen eta 35 urtez azpiko gazteen artean zotz egingo dituzte.

Zozketa datorren astean egin arren, etxebizitzak egiteko lanak noiz hasiko diren zehazteko dago oraindik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak