Ia 400 lagunek esku hartu zuen Murrukixoren mendi martxan

Maria Agirre 2004ko ekainaren 14a

Eguraldi bikaina eta parte hartze handia izan ziren atzo Murrukixo taldeak antolatutako mendi martxan. Finkatutako ibilaldia egiteko nahiko denbora bazen ere, lagun bat 10:30etarako Herriko Plazan zen, dutxatuta eta guzti.

Parte-hartzaile guztiek zioten ibilaldia oso polita zela. Ugazteitik, Degurixara, ondoren Leixargaratera eta Kurtzebarritik behera, Herriko Plazan bukatu zen ibilaldia. Hasi, berriz, Copreciko aparkalekuan, 07:30ean. Batzuk denbora gehiago behar izan zuten, beste batzuk gutxiago. Izan zen erdi korrikan edo lasterka ibilaldia egin zuenik ere. Lagun bat 10:30etarako Herriko Plazan zen. Bera izan zen azkarrena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak