Dualia Makina-Erremintaren azokan

A. Leibar 2004ko ekainaren 11

BECen dagoen Makina-Erremintaren azokan Debagoieneko hainbat enpresa parte hartu dute. Tartean da Aretxabaletako Dualia enpresa. Atzo, hilak 10, Gipuzkoako Diputatu Nagusiak, Joxe Joan Gonzalez de Txabarrik Dualiako standa bisitatu zuen, Diputazioko beste hainbat kargurekin batera. Gipuzkoako Diputazioa Dualiaren bezero da.

Argazkian: Juan Garaiyurrebaso, BEC azokako zuzendaria; Joaquín Villa, Berrikuntzarako eta Jakintzaren Gizarterako Departamenduko Foru Diputatua; Juan Carlos Cuesta, Dualiako Erosketa- Zuzendaria; José Ramon Guridi, Promozioa, Berrikuntza eta Jakintzaren Zuzendaria eta Joxe Joan Gonzalez de Txabarri, Gip. Diputatu Nagusia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak