Udaleko Kultura Sailak Gurutze Mujika margolariaren lanak jarri ditu ikusgai udaletxeko ganbaran. Gaur hasi eta 18a bitartean egongo da zabalik. Hona ordutegia:
- Astelehenetik egubakoitzera, 18:00etatik 20:00etara.
- Zapatuetan, 12:00etatik 13:00etara.
Paisaiak batez ere
Areantzako Etxebarri baserrian bizi da Gurutze, eta bertan dauka egokituta lan egiteko txokoa. Paisaiak ditu gustuko, basoak batez ere, eta horiexek margotzen ditu.
Orain dela 14 bat urte hasi zen margotzen Gurutze, serio margotzen behintzat. Ordutik hona asko ikasi du, baita teknika hobetu ere, baina margotzeko era ez du askorik aldatu. Olio-pinturak egiten jarraitzen dut, kolore berdintsuak erabilita, eta paisaiak margotzen ditut gehienbat, hasi nintzenean bezala. Hala ere, etengabe ikasten eta hobetzen egon behar du margolariak. Arrasateko margolarien taldeko kidea da Gurutze, eta ahal duenean taldekideekin batzen da: Izan ere, beti ikasten da beste baten lanari begiratuta. Inguruko herrietan antolatzen dituzten kartel lehiaketetan ere parte hartu izan du; hala, orain bi urteko Andramaixetako kartel iragarlea egin zuen, baita Bergarako zezen erakustaldiaren kartela ere. Orain, herrian izango ditugu ikusgai Gurutzeren olio-pinturak.