Kontsumo Bus ekimeneko autobusa gaur herrian

Eusko Jaurlaritzako Kontsumo Zuzendaritzak abian jarri du bigarren urtez Kontsumo Bus 2004 ekimena. Horren berri ematen duen autobusa gaur, ekainak 3, Aretxabaletako Durana kalean dago. Kontsumitzaileendako informazioa banatzen dute, baita zalantzak eta kezkak argitu ere.contributors:

Maiatzean abian jarri zuten ekimena Euskal Autonomia Erkidegoko 40 udalerritara joango da. Helburua da, besteak beste, kontsumitzaileei informazioa eta heziketa ematea. Horrela bada, hitzaldiak ematen dituzte, mintegi teoriko-praktikoak egin eta informazio gune bat ere badago autobusean internetera konektatutako ordenagailuen bitartez kontsultak egiteko. Kurtzebarri eskolako ikasleek, esaterako, elikaduraren gaineko informazioa jaso dute goizean. Arritxu Oliden alkatea eta Martin Garai Aretxabaletako Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoko arduraduna ere izan dira autobusa ikusi eta informazioa jasotzen. Herritarrak ere hurreratu dira kuriositateak bultzatuta.

Goizeko 10:00etan zabaldu dute autobusa eta 20:00ak arte egongo da gurean.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.