Aratusteak gertatzeko ere egin zuen deialdia Kultura Sailak, baina orduan bi lagun besterik ez ziren agertu. Ordutik ez da batu jai batzordea. Oraingoan arrakasta handiagoa izatea espero dute Kultura Saileko arduradunek, eta herriko jaiak herritarren laguntzarekin antolatzea gurako lukete.