Aretxabaletako Euskararen egunak alderdi iluna ere izan zuen. Festako ospakizunak gaualdeko txikizioekin uztartu ziren. Zapatutik domekara bitartean, denetariko suntsiketak egin zituzten Aretxabaletako kalean.
Euskararen egunak zapore gazi gozoa utzi du Aretxabaletan. Festa bikaina izan bazen ere, biharamunean, hau da domekan, jai horrek beste alderdi bat utzi zuen ikusgai.
Lau edukiontzi iraulita, hainbat zuhaitz atera, kaleko bankuak apurtuta, komun publikoak izorratuta eta zenbait auto atzerako ispilua apurtuta. Horixe da zapatuko festaren balantzea. Horrez gain, bide erdian autoa bat gurutzatuta eta obretako hainbat material botata aurkitu zituzten udaltzainek domeka goizean.