Gorritiren animaliak izan ziren protagonista goiz partean: pottokak, oilarrak, basurde kumea eta zela ez, zezentxoak. Ume artean ikusi ere ez ziren egiten animaliok. Eguerdian paella txapelketa egin zuten, eta irabazlea Asier Mujika eta bere lagunak izan ziren.
Arratsaldean, umeek jolasean jarraitu zuten: rokodromoan gora batzuk, aurpegia margotuz beste batzuk, eta ur pistolekin gehienak. Loramendi Dantza Taldeko ume eta gaztetxoek erakustaldia egin zuten gero. Hainbat dantza egin zituzten, dotore egin ere. Musikak girotu zuen egunaren bukaera.