Euskararen Eguna eta Otala Zelaiko erromeria aste bukaeran

Ospakizunez beteta datorkigu aste bukaera: bihar, maiatzak 15, Euskararen Eguna egingo du Loramendi EEk eta domekan, maiatzak 16, Otala Zelaira erromeria, Kultura Sailak deituta. Eguraldiak laguntzen badu, hala agindu digute, giro polita sortuko dute herritarrek batean zein bestean.

Orain dela urtetxo batzuk hasi zen Loramendi Euskara Elkartea Euskararen Eguna antolatzen, eta geroztik urtero egin izan dute. Gazta dastatzea, babarrun-jana eta umeendako ekitaldiak izaten dira protagonista, eta aurtengo egitarauan ere halaxe izango dira. Dena dela, aurten herritarren parte-hartzea bultzatu gura izan dute Loramendiko arduradunek jaia indartzeko asmoarekin.

Otala Zelaiko erromeria

Domekan, maiatzak 16, ostera, Otala Zelaiko eguna egingo dute aretxabaletarrek Aozaratza auzoan dagoen zelaian. Aspalditik dator Otala Zelaira erromeria egiteko ohitura, eta eguraldi ona eginez gero behintzat oso giro polita sortzen da. Egitarau txukuna antolatu du Kultura Sailak urtero moduan.

Aurten, gainera, Otala Zelaiko krosa ere domekan egingo dute.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.