Laster hasiko dira etxebizitza sozialak egiten

Mirari Altube Arrese 2004ko maiatzaren 12a

Laster hasiko da Eusko Jaurlaritza Aretxabaletako sarreran, Tubos lantegiaren atzeko aldean, etxebizitza sozialak egiten. 20 izango dira guztira, alokairuan hartzeko.

Aretxabaletako Udalak eta Eusko Jaurlaritzak 2000ko irailean sinatu zuten hitzarmena etxebizitza sozialak egiteko Tubos lantegiaren ostean, hau da, Kaminerokua baserria dagoen lekuan. Orduan urbanizazio proiektua Udalaren ardura izango zela adostu zuten, eta lan horiekin hastea onartu zuten astelehenean, hilak 10, egindako ohiko osoko bilkuran. Lan horiek bukatzen dituztenean aipatutako etxebizitzak egiten hasiko da Eusko Jaurlaritza.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak