Peña Hugo nagusi futbito txapelketan

Zapatuan, maiatzak 8, jokatu zuten Arlutz Futbito Txapelketako finala. Peña Hugo eta Kemen taldeak izan ziren aurrez aurre, biak aretxabaletarrak, eta samur nagusitu zen Peña Hugo 10-2 emaitzarekin.

Finala ez zen ikusgarria izan, partiduak jabe bakarra izan zuelako, Peña Hugo taldea. Hala ere bi taldeek erakutsitako jokoa ez zen batere ikusgarria izan.

Nahiz eta emaitza Peña Hugo taldearen aldekoa izan zen nabarmen, Kemenek egin zuen partiduaren lehen gola. Edozelan ere, Peña Hugok ez zuen denbora luzerik behar izan partidua berdintzeko. Hori baino gehiago, berdinketa egin bezain azkar heldu zen Peña Hugoren bigarren gola ere. Momentu hartatik aurrera markagailuan aurretik joan zen Peña Hugo eta partiduaren jaun eta jabe izan zen.

Aipatu behar, orain bi urte jokatutako futbito txapelketako txapelduna ere Peña Hugo izan zela. Aurten ere txapelketa bikaina egin dute. Hortaz, urteetan aurrera egin arren oraindik sasoian dauden seinale.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.