Diplomak banatu zizkieten Institutuko ikastaroetako ikasleei

Mirari Altube Arrese 2004ko mai. 3a, 15:10
Egubakoitzean, apirilak 30, lanerako prestakuntza ikastaroen itxiera ekitaldia egin zuten Aretxabaletako Institutuan. Aretxabaletako eta Eskoriatzako alkateak eta Eusko Jaurlaritzako Lan Saileko teknikaria izan ziren ekitaldian. 30 lagunek jaso zituzten diplomak.

Hiru ikastaro antolatu zituen Aretxabaletako Institutuak 2003ko irailean. Orduan ikasten hasi zirenek dagoeneko bukatu dituzte ikasketak, eta diplomak eman zizkieten apirilaren 30ean. Juan Karlos Bengoa Eskoriatzako alkatea, Arritxu Oliden Aretxabaletako alkatea, eta Itziar Etxebarria Lan Saileko teknikaria egon ziren Institutuko zuzendaria den Pablo Txintxurretarekin batera.

Erreminten Mekanizazioa eta Fabrikazioa 913 orduko ikastaroa izan da, eta12 ikaslek bukatu dute; Geriatria Laguntzailea ikastaroa 568 ordukoa izan da eta 9 ikaslek egin dute; eta Galdaketa eta Erreminten teknikaria 812 orduko ikastaroa izan da eta 9k bukatu dute.

Ikasleen parte hartzea eta enpresek jarritako interesa ikusita aurrerantzean ere antolatuko dituztela ikastaroak esan zuen Pablo Txintxurreta zuzendariak. Inguruko lantegi eta enpresek, gainera, ikastaroak egindako ikasleak lanerako hartzeko konpromisoa hartu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak