Eskolako areto nagusia liburuz bete dute, tartean ikasleen lanak ere badaude, eta egun guztian pasatuko da jendea bertatik liburuoi begiradatxo bat bota eta pasarteren bat edo beste irakurtzeko. Irakurtzeko zaletasuna bultzatzea du helburu Irakur Maratoiak, eta Literatura Topaketak antolatzen hasi zirenetik egin dute Kurtzebarri eskolan.
Aurtengo Literatura Topaketak bukatzeko bertso eta olerki emanalditxo bat eskainiko du guraso, irakasle eta ikasle taldetxo batek arratsaldeko 18:30ean.