Kurtzebarri eskolak 13. urtez ospatuko ditu Literatura Topaketak

Leire Kortabarria 2004ko api. 20a, 14:41
Guztia prest dago XIII. Literatura Topaketak hasteko Kurtzebarri eskolan. Hilaren 22tik 29ra bitartean, hainbat ekintza izango dira. Herriko kultura egitarauan, tradizio bihurtu dira Topaketa hauek.

Aste honetan hasiko dira, eguenean, hain zuzen, eta hilaren 29era arte, antzerkia, berbaldiak, ipuin eta olerki emanaldiak eta idazleekin topaketak izango dira Kurtzebarri ikastetxean. Adin guztietako ikasleendako proposamenak daude, eta guraso eta irakasleek ere parte hartu dute.

Hona hemen aurtengo egitaraua:

  • Eguena, 22, arratsaldean: Iñaxitoren ametsak bertso-antzerki emanaldia, HH-ko 5 urteko eta LH-ko ikasleendako.
  • Egubakoitza, 23, goizean: Aizpea Goenaga idazlearekin berbaldia, 5. mailakoendako.
  • Astelehena, 26, goizean: 34 ikasleen liburua, DBH-ko 1. mailakoendako; arratsaldean: Zu protagonista nobela-solasaldia, DBH-koek 6. mailakoei eskainia; eta ikus-entzunezko erreportajeak, DBH-koek LH-ko 4. mailakoei eskainia.
  • Martitzena, 27, goizean: Maite Gonzalez idazlearekin hizketaldia, DBH-ko 2. mailakoendako; eta olerki eta aho-korapilo emanaldia, HH-ko 3 eta 4 urtekoek LH-ko 1. eta 2. mailakoei eskainia.
  • Eguaztena, 28, goizean: ipuin eta olerki emanaldia, irakasleek HH-ko ikasleei eskainia; eta arratsaldean, bertsolari gazteen emanaldia, LH-ko 5. eta 6. eta DBH-ko 1. mailako ikasleendako.
  • Eguena, 29, egun osoan: XIII. Irakur Maratoia, ikasle guztiendako; eta 18:30ean, amaiera ekitaldia, eskolako guraso eta irakasle talde batek eskainia. Ekitaldi hori guztioi dago zabalik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak