Asteburuan jokatu zituzten Udaberri Pilota Txapelketako finalak. Errasti anaiek 22-3 irabazi zieten Murua eta Pastrian urretxuarrei, samur irabazi ere, eta lehen mailako txapeldun izendatu zituzten. Iaz ezin izan zutena aurten lortu dute.
Hirugarren mailako Oion-Uriarte bikote aretxabaletarrak, ostera, 22-5 galdu zuen Pueyo eta Erostarbe zumarragarren aurka. Partidu guztiak irabazita txapelketa polita jokatu badute ere finala galdu egin zuten.