Gasteizko Ohianederra Kulturunean izango da desfilea 20:30etatik aurrera. Ivan Vaz aretxabaletarra egongo da bertan, beste 8 diseinatzaile gazterekin batera.
Hinduen kulturan oinarritutako desfilea prestatu du Ivanek: urre-koloreko ehunekin, satinekin eta orokorrean oihal distiratsuekin egindako arropak aurkeztuko ditu. Hainbat desfiletan hartu du parte Ivanek; iaz, esaterako, Madrileko Cibeles Pasarelan egon zen Devota & Lomba diseinatzaileei laguntzen.