Azken aldian egin diren kale bilkurarik jendetsuena egin zuten atzo herrian. 200 herritarretik gora batu ziren udaletxe aurrean Madrilgo atentatua gaitzesteko. Ordu laurdeneko kale bilkura izan zen, eta isilean egin zuten.
Gaur ere kale bilkura egiteko deialdia egin dute sindikatuek. 12:00etan izango da, ordu laurdenekoa. Udaleko langileak, esaterako, udaletxe aurrean elkartuko dira.