Madrileko atentatua dela-eta lehendakariak egindako deialdiarekin bat egin du Aretxabaletako Udalak, eta kale bilkura egingo du gaur. Hona kaleratu duen bandoa:
Lehendakariak egindako deialdiarekin bat eginez, herritar guztiei dei egiten zaie gaur arratsaldeko zortziretan udaletxe aurrean biltzeko, gaur goizean Madrilen egindako atentatua gaitzesteko.