Kanuto Deuna ospatuko dute zapatuan

Aurten laugarren aldiz antolatuko dute Kanuto Deunaren eguna herrian. Marihuanaren inguruan antolatutako jaia da, eta urtetik urtera egitarau dotoreagoa kaleratzen dute.

Marihuana aitzakia hartuta antolatu zuten Kanuto Deunaren eguna lehenengo aldiz 2000. urtean. Eta, geroztik, urtero egin dute ospakizuna.

Ikuskizun ugari

Marihuanaren aldeko lagunek euren zaindaria aukeratu zuten orain lau urte: Kanuto Deuna. Ordutik hona urtero antolatu dute jaia, eta aurten, inoiz baino egitarau dotoreagoa kaleratu dute. Hona egitaraua:

  • 11:30ean, Kanuto aldean hartuta kalejira egingo dute herrian.
  • 12:00etan, bolo txapelketa jokatuko dute bolatokian.
  • 15:00etan, herri bazkaria, babarrun-jana 150 lagunendako. Bazkalostean hainbat ikuskizun egongo dira.
  • 19:00etan, Pan de Capazo gaitariekin kalejira egingo dute Mitarte kalean hasi eta Markolera.
  • 20:00etan, Koplakari taldeak malabareekin eginiko ikuskizuna eskainiko die Markolen batutakoei, eta salda beroa hartu ahal izango dute guztiek.
  • 22:30ean, Karlote y los 3 del Patibulo taldearen kontzertua egongo da Mitarte kalean jarriko duten tabernan. Garai baten Akulu taldean ibilitako bi taldekidek joko dute: Polik eta Ganglinok.

Antolatzaileen esanetan, ondo pasatzeko antolatu dute jaia, eta ez da izango drogen apologia egiteko, norberak marihuana kontsumitu eta hazteko duen eskubidea aldarrikatzeko baizik.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.