Goiena Telebistari egindako adierazpenetan, Sarasuak esan du, garbi jokatu beharrean, gezurrezko salaketen bidez besteek egiten duten lana gutxieztea dutela helburu horrelako jarrerek.
Aralar-Zutik koalizioaren Gipuzkoako zerrendan, kongresurako zerrendaburua da Xabier Sarasua atxabaltarra.
Koalizioak kalean jarri dituen karteletan agertu dira idatziak.
Hiru eratakoak, behintzat ikusi ditugu:
- "Diruzale" deitzen diotenak Sarasuari.
- Non dago desobedientzia?" galdetzen dutenak.
- "Espainolen morroi" izatea egozten diotenak Aralarri.
Kartel deigarri horiek sinatu barik daude.