Aretxabaletako hainbat gazteren artean kezka sortarazi du kultura mailan daukagun hutsuneak. Hori horrela, koadrila batek gazte asanblada egiteko asmoa dauka, eta batzar baterako deialdia egin du. Hala adierazi dute orri honetan dagoen eztabaidan ere. Herriko gazte guztiei egiten diete dei herrian ekitaldiak antolatu eta martxa apur bat jartzen hasteko.