Urtero ospatzen dute Aingeru Guarda eguna Basotxo Elkarteko erretiratuek. Domekan, 90 urtetik gorakoak izango dira protagonista, aurten 15. 13:00etan aurreskua dantzatuko diete herriko dantzariek, eta gero opariak banatuko dizkiete.
Martxoaren 1ean, astelehena, berriz, meza izango dute erretiratu guztiek Agustindarren komentuan, 12:30etan, eta horren ostean bazkaria egingo dute Taberna Berri jatetxean.