Berez otsailaren 29an jaio zen Rosa, baina betidanik otsailaren 28an ospatzen du urtebetetze eguna. Duela bi urte senarrarekin, Jesus Cataniarekin Aretxabaletara etorri zen bizi izatera, eta ordutik semearekin eta horren emazte eta seme- alabekin bertan bizi da. Izatez nafarra da, Altsasukoa. Esan digutenez, oso emakume alaia da Rosa eta gainera, oraindik ere gai da takoidun zapatekin ibiltzeko. Argazkian ikusten denez, ez dirudi 100 urte dituenik. Zein ote da emakume honen sekretua? Zorionak berriro ere.