Karidadeko Benta taldea Jon Maia bertsolariak osatu zuen beste musikari batzuekin batera, eta bertsoak aitzakia hartuta munduko doinuak erabiltzen dituzte kantuak egiteko. Tradizioak eta modernitateak bat egiten dute kontzertuetan, eta abestiak bat-batean moldatzea dute gustuko.