Bukatu dira Aratusteak eta dagoeneko Garizuman sartuta gaude. Hala ere, zapore gozoa utzi digute aurtengo Aratuste jaiek, eta argazkitan bada ere gogoratzeak merezi du.
Eguraldi bikaina egin zigun Aratuste-domekan. Eguzkiak berotu gintuen kanpotik, eta herrian sortu zen giroak barrutik. Inoiz baino mozorro ikusgarriagoak azaldu ziren kalean, eta jende ugari etorri zen inguruko herrietatik jai giroan parte hartzera.
Martitzenean hotz egin zuen, baina ikastetxeetako ume eta gaztetxoak ez ziren kikildu, eta kalean ibili ziren guztiak. Pausoka Haur Eskolakoek goizean, eta Kurtzebarri Eskolakoek eta Santa Rita eta Almen ikastolakoek arratsaldean, guztiek hartu zuten parte Aratuste-martitzeneko ekitaldietan.