Kurtzebarri eskolak antzerki astea bukatzeko antolatutako ekitaldia da. Udala izan da beste antolatzailea. Otsailaren 25ean izango da emanaldia, ikastetxean bertan, 17:00etan. Sarrera doan da.
Iruñeako Pinpilinpauxa antzerki taldeak eskainiko du antzezlana. Ipuin klasiko ezagunaren moldaketa da. Aktoreak eta panpinak dira protagonista. Gulliver Liliput erresumara iritsi da eta mendia adinako gizona da han. Baina berak ez du sentitzen berezia denik, eta liliputarrekin harremanetan jartzen saiatuko da, besteenganako zubiak eraikitzen.