2004ko udal aurrekontuarekin batera beste hiru gai izango dituzte eztabaidatzeko. Batetik, datorren martxoaren 14an hauteskunde mahaietan egon beharko duten herritarrak hautatuko dituzte; bestetik, Tubos de Precisión lantegi alboan etxebizitza sozialak egiteko Eusko Jaurlaritzari lursail bat ematea aztertuko dute; eta bukatzeko, Udaleko lanpostuen zerrenda berrikusiko dute, urtero moduan. Hau guztia astelehenean izango da, otsailak 16, 18:30ean, udaletxeko osoko bilkura aretoan.