Atzo, hilak 10, gertatu zen ezbeharra. Deba ibaiko urak beltz kolorea zuen. Horretaz gain, gasolio usaia ere nabaria zen.
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak ere izan du isurketaren berri. Sail horretako teknikari batek ibaiko ur lagin bat hartu eta laborategira eraman du ikertzeko. Emaitzak, ondorengo egunetan jasoko dituzte Udaleko arduradunek.