Xabier Sarasua Aralar-Zutik-en Gipuzkoako zerrendaburua Kongresurako

Maria Agirre 2004ko otsailaren 10a

Martxoan egingo diren hauteskundeetan, Xabier Sarasua atxabaltarra izango da Aralar-Zutik koalizioaren Gipuzkoako zerrendaburua. Espainiako Gorteetarako eta Senaturako hauteskundeak egingo dira martxoaren 14an.

Xabier Sarasua, Aralar alderdiko Gipuzkoako bozeramailea ere bada, eta alderdi horretako zinegotzia Aretxabaletako Udaletxean.

Orain, Kongresurako Gipuzkoako zerrendaburua ere izango da, Aralar-Zutik koalizioan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak