Aretxabaletako gaztetxea orain urtebete inguru itxi zuten, eta herriko gazteek ez dute beste egonlekurik. Hori dio behintzat herriko koadrila batek. Udaltzainei jakinarazi zieten euren kezka, eta horiek idatziz egiteko eskaera erantzun. Hala egin zuten, baina ez dute erantzunik jaso. Hori horrela, eta Udalak gazteen arazoari konponbidea topatzeko inolako interesik ez duela ikusita, eserialdia egitea erabaki dute. Otsailaren 13an, 18:00etan, egingo dute udaletxe aurrean, eta herriko gainerako gazteei ager daitezen egiten die dei.