Txakurren gainean hausnarketa egiteko bandoa atera du Udalak

Mirari Altube Arrese 2004ko ots. 5a, 11:06
Martitzenean, txakurren gaineko bandoa jarri zuen Udalak herriko atarte guztietan. Bi kontu gogorarazi gura dituzte Herri Antolamendu eta Segurtasun Sailetik: batetik, txakurrak erroldatu egin behar dituztela jabeek, eta bestetik, txakurren kakak jaso.

Txakurren kontuak gero eta ardura handiagoa sortzen hasi dira udaletan. Gurean oraindik ez daukagu ordenantzarik, baina bidea egiten hasteko bandoa atera du astean Udalak. Horrek txakurren jabeak mugiarazi ditu, eta dagoeneko herritar ugari hurreratu da udaletxera informazio eske.

Lorategiak kakaz beteta

Herri Antolamendu eta Segurtasun Sailak kaleratu du bandoa. Bi kontu gogorarazi gura ditu horren bidez: jabeak euren txakurrak erroldatzera eta identifikatzera behartuta daudela; eta txakurrak paseatzera ateratzen dituztenean kaka eginez gero jaso egin beharko dutela. Horretarako, gainera, poltsatxoak banatzen dituzte udaletxean.

Felis Beltran de Heredia Herri Antolamendu eta Segurtasun Saileko zinegotziaren esanetan, gure herriko lorategiak kakaz beteta egoten dira: “Belorrieta auzunean, esaterako, lorategi dotoreak dauzkagu, eta lorezainak dotore edukitzen saiatzen dira, baina ezin dute ezer egin kakekin”. Hortaz, txakurren jabeek hausnarketa egin dezaten kaleratu dute bandoa. “Txakur baten jabe egiterakoan eskubide batzuk dituzte, baina betebehar batzuk ere bai: erroldatuta egotea, lotuta eramatea eta lurrean uzten dituzten kakak jasotzea; eta bete egin behar dituzte”, dio Felisek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak