Santa Ageda mutilak baserriz baserri dabiltza eskean eta kantuan

Mirari Altube Arrese 2004ko ots. 4a, 17:40
Gaur, Santa Ageda bezpera, baserriz baserri dabiltza Santa Ageda mutilak kantuan eta eskean. Bihar, ostera, herriko etxebizitzetatik pasatuko dira.

Aurten, 1985ean jaiotako mutilak dabiltza Santa Ageda mutil, eta 28 bakarrik dira. Urtarrilaren erdi inguruan hasi zituzten dantza entseguak, eta ez dute laguntza handirik izan. Hala ere, gogotsu ibili dira ikasten, behar den bezala dantzan egiteko herritarren aurrean.

Lehengo ohiturari eutsiz

Orain urte batzuk, soldadutzara joan behar zuten herriko mutilak ateratzen ziren Santa Ageda egunean kantuan eta eskean. Orain, dagoeneko ez doa inor soldadutzara, baina ohiturari eutsi gura izan diote, eta 18 urte dituztenak ateratzen dira kantuan, eskean eta dantzan egitera.

Santa Ageda bezperan baserriz baserri ibili dira, txapel beltza buruan eta brusa jantzita. Heriotzaren bat gertatu bada baserriren batean, kantua edo otoitza gurago duten galdetuko zuten. Bestela, baserri guztietan egin dute kantuan. Lehen ez bezala, gaur egun autoz joaten dira.

Santa Ageda egunean, ostera, herrian bertan ibiliko dira praka eta alkandora zuriak eta txapel eta gerriko gorriak soinean. Etxafuego hotsek eta trikiti doinuek lagunduta kalean gora eta behera jardungo dute diru apur bat batu guran. Arratsaldean, ostera, lehenengo dantza saioa egingo dute Herriko plazan. Hemendik eta Aratuste-domeka bitartean domekero izango dugu zer ikusi, eta dantzan ateratzen dituzten neskek; akaso, txokolate beroa dastatuko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak