Aretxabaletako Sailuente ermitan San Blas eguna ospatuko dute

Aitziber eta Maria 2004ko otsailaren 3a

Gaur, martitzena, jende ugari hurbilduko da Aretxabaletako Apotza-Etxeberri auzora. 10:30etan meza izango da, eramandako jaki eta goxokiak bedeinkatzeko. Eguraldi ona lagun, Sailuente ermitan inguruko herrietako jende asko elkartuko da gaur.

Arratsaldeko 19:00etan, berriz, Debagoieneko herri gehienetan mezak izango dira San Blas eguna ospatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak